Martin Zabaleta medizalea.Saiatu arren, dendetan inoiz ez dizkizute emango salmenta datuak. Arrazoiarekin, gainera. Hala ere, esaten da estatu espainiarrean gasolina gehien saltzen duen gasolindegia, Irungo autopistako ordainlekua baino lehen dagoena dela. Halaber esaten da, gehien saltzen duen estankoa ere Behobian dela… La Jonqueran baino gehiago, askozaz ere. Egunero muga hau zeharkatzen dugunok ohituak gara ikuskizunera, baina inoiz edo behin etortzen bada lagunen bat gurekin, harriturik galdetzen digu zer demoniokeria den hau guzia. “Tijuana, mon ami, sonbreru mexikar eta guzti” erantzuten dugu.
Bidasoako hertz honetan, Ibardineko gainean, Dantzarinean, Arnegin, Zugarramurdin… gauza bat eta bera aurkituko duzu, ikusi arte sinets ez dezakezuna. Hurbiltzen bazara jakingo duzu zenbat jende bizi den harat-honeratarekin Bordeletik eta harantzagotik etorrita. (Hasier Etxeberria)